lunes, 10 de marzo de 2014

Aurreiritziak

Lehenik eta behin, programazioaren zein lekutan aurkitzen diren argitzea beharrezkoa dela uste dugu. Aurreko irakasleak zer eta noraino irakatsi duen baita datozen egunetarako zer irakaste planteatuta zeuden azaltzea ere. Hori eguneroko antolaketarekin, hau da, egun bakoitzean zer egin azaltzen duen programa moduko batekin.
Bestalde, gelaren ezaugarri orokorra eta espezifikoaren berri izatea ezinbestekoa dela deritzogu. Oso garrantzitsua da
haur bakoitzaren ezaugarriak argi uztea bakoitzaren jokabide eta garapenean kontuan hartzeko. Batez ere zailtasunen  bat edo besteak baino errazago ikasten duten umeren bat  badago.
Eguneroko errutinaren azalpen bat beharrezkoa da. Haurrak eskolara sartzen direnetik ateratzen direneraino zer egiten duten eta ze ordenean jakitea ezinbestekoa da haurrak betiko martxa jarrai dezaten .

Ordezko irakaslearen epea luzatzen bada komenigarria izango litzake aurreko irakasleak ebaluatzeko erabiltzen dituen irizpideak jakitea, hala nola, ebaluaketa itxia edo irekia den, bakoitzen beharretara egokitua dagoen ala ez... Honekin batera ere, aurreko irakasleak finkatuta zituen helburuak jakitea egokia litzateke datorren irakasleak bete dituen ala ez jakiteko.
Laburbilduz, egoera horretan gure burua ikusiko bagenu planteamendu hau jarraitu eta eskertuko genuke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario