Berrikuntza hitza entzuten dugunean, hobekuntzarekin erlazionatzeko joera dugu. Baina ez du zertan horrela izan behar, izan ere, berrikuntza bat onerako nahiz txarrerako izan daiteke. Hezkuntza arloan egiten diren berrikuntzak, hainbat esparrutan aurki daitezke.
→ Metodologian: klaseak eta edukiak emateko era berria.
→ Kontzeptuetan eta helburuetan.
→ Irakasleetan: formakuntza ikastaro berriak.
→ Materialetan: arlo honek berrikuntza gehien jasan dituena izan da. Teknologia berriek, hezkuntza arloan eragin asko izan dute. Ipad, ordenagailuak, proiektoreak etab hezkuntzan onuragarriak izan dira.
Berrikuntza hauek aplikatzerako momentuan, ikasleetan zentratu beharko ginateke, horiek izango direlako berrikuntza hauen eragina jasoko dutenak. Esaterako: ordenagailuak erostarazten diegunean, haien gurasoen maila sozio-ekonomikoa kontuan hartu. Izan ere, erosteko arazoak izan ditzakete.
Azken urteotan hezkuntzan eman diren berrikuntzak hobekuntzatzat jo ditzakegula uste dugu, ikastearen jarduera erraztu dutelako. Esan beharra dago ere, berrikuntzak legearen eta boterean dauden pertsonen interesen arabera ematen direla.
No hay comentarios:
Publicar un comentario