lunes, 17 de febrero de 2014

Aurkezpena

Gu Nagore Ane Ana eta Laura gara eta 7. taldea osatzen dugu. Guri Demokrazia garaiko legeak errepasatzea eta azaltzea egokitu zaizkigu. Nagorek historia azalduko digu, Anek garai honetan hezkuntzan emandako aldaketa nagusiak azalduko ditu eta Anak eta Laurak legeak komentatuko dituzte.

Esan bezala guri demokrazia garaiko aroa azaltzea egokitu zaigu. Dakigunez, demokrazioa Franco hil ondoren hasi zen transtsizioa deritzogun epe historikoarekin. Francoren heriotzaren ondoren, Espainiako estatu burua zen Juan Carlos erregeak Adolfo Suarez presidente izendatu zuen. Epe honetan Konstituzio demokratiko bat diseinatu zen eta erreferendum baten bidez aprobatu zuten alderdi politiko gehienek. 1978. urtean, lehen hauteskunde demokratikoak konbokatu ziren eta Union centro demokratiko izan zen garaie 6 urtez.


Aipatutako konstituzio horretako 27. artikuluak ezartzen ditu logikoak diren aldaketa nagusiak hezkuntzari dakogion arloan. Zergatik dire logikoak? Diktadura baten eta demokraziaren artean alde handia dagoelako.
Nahiz eta UCD-k aldaketa batzuk egin, 1981an PSOE-ren garaipenarekin azalduko dira demokrazian zehar egindako aldaketa nabarmenenak. Anek azalduko dituenak.


Esan bezala, 1987an PSOEren garaipenarekin hainbat aldaketa eman ziren hezkuntza sisteman, eta horiek guztiak LOGSErekin batera etorri ziren.

-Beharrezko hezkuntza 12 urtetatik 16 urterara luzatu zen, eta metodologia ikaskuntza autonomoan oinarritzen zen.

-Bestalde, hezkuntza berezia behar duten ikasleei curriculuma euren beharretara egokituko zaie.

-Bukatzeko, beharrezko hezkuntza Batxillerrean edo erdi mailako graduan egitea aukeratu daiteke.

Hauteskunde orokorren ondoren 1996.urtean Partido Popularra jarri zen abian.

Jarraian Laurak eta Anak demokrazia garaian egondako hezkuntza zuzendu zituzten zazpi lege organikoak azalduko dituzte.


1970. urtean martxan carri zen Ley organica de mejora de la calidad educativa. Honek aldaketa handia ekarri zuen espainiako hezkuntzan.
LOECE, 1980. urtean jarri zen martxan. Erdi mailako hezkuntzan onartu zen lehengo legea izan zen. 5 urtez egon zen indarrean eta eredu demokratiko bat aurrera eraman zuen eskoletan. Suarez boterean zegoen.
LODE(Ley organiza del derecho a la educacion), 1985. urtean jarri zen martxan. PSOE zegoen boterean eta lege honek sistema aurrera eraman zuen eskola kontzertatuetan.
LOGSE, 1990. urtean jarri zen martxan. Ley de Ordenacion General del Sistema educativo. Derrigorrezko eskolatzea ezarri zuen 16 urte arte eta dbh eta 2 urteko batxillergoa jarri zituen abian. Hezkuntza berezia erregulatu zuen. Eta autonomi erkidegoei haien eskoletako curriculuma aldatzeko baimena eman zien.
LOPEG, 1995. urtean jarri zen martxan. Ley organica de participacion, evaluacion y gobierno de los centros docentes. Eta lege honek eskolen gestioan eta gobernuan datza.
LOCE, 2002. urtean jarri zen martxan. Ley Organiza de Calidad de la Educacion. Bere helburua espainiako hezkuntza aldatzea eta hobetzea zen. Ez zen aplikatzera iritsi.
LOE, 2006. urtean jarri zen martxan. Honek hiritartasuna ikasgai bezala sartu zuen hezkuntzan eta erlijioa derrigorrezkoa izan zen eskolentzat eta hautazkoa ikasleentzat.



Eta horrela bukatzen dugu gure aurkezpena, demokrazian zehar izandako 7 legeen aurkezpena eginez.


No hay comentarios:

Publicar un comentario