*Curriculumaren aldaketa nagusiak:
-Curriculum aldaketa :baliagarriagoa
eta zorrotzagoa
-Euskarari lehentasuna
*Curriculumaren barruan alderdi hauek
jorratu:
-Errealitatea ulertzeko eta
eraldatzeko ezagutzak
-Mundura ireki eta beste pertsona
batzuekin elkarlanean aritzeko
gaitasunak
-Elkarrekin
euskal gizarte demokratiko, tolerante eta solidario bat
eraikitzeko
baloreak
-Curriculum
berriak hau lortzeko erreferente gisa eratu dira:
herritar
bakoitzak eskuratzea bere ahalmena eta talentua kontuan hartuta gara
ditzakeen prestakuntza eta ezagutzak, edozein direla ere bere sexua,
sinesmenak, jatorria eta baliabide ekonomikoak.
-Familiarekin
harreman estua haurraren garapenean eta heziketa ona izateko
*Bi
ziklotan banatu
-Haur
Hezkuntzaren helburua haurren garapen fisiko, intelektual, afektibo
eta sozial osoa eta orekatua lortzea da.
-Garapen
afektiboa, mugimendua eta gorputzaren kontrol-ohiturak,
komunikazioaren eta
hizkuntzaren
adierazpenak, bizikidetzarako eta gizarte-harremanetarako funtsezko
jarraibideak, eta ikasleen ingurunearen ezaugarri fisikoen eta
sozialen aurkikuntza landuko dira.
*Kontuan
hartu beharrekoak:
-Desberdintasunak
errespetatu eta kontuan hartu behar dira, bai ikasgelako espazioaren
eta denboraren antolakuntza planifikatzeko, bai eta eskolako
jardueraren plangintza egiteko ere.
-hezitzaile-taldeak
kontuan izan beharko du talde- jardueretako denbora eta banakako
jardueretako denbora txandakatu egin behar direla.
-Haur
Hezkuntzako ikastetxeak haurrari garapenerako esperientzia-iturri
ezin aberatsagoa ematen dio: beste haur batzuekin elkartzea.
-Arauek
eta mugek, haurrei, beraiengandik zer espero den jakiten, eta zer
egin behar duten, eta zer ez, jakiten lagundu behar diete.
-Hezitzaile-taldeak
haurraren irakas- eta ikas-prozesuari lagundu egin behar dio, eta
hura sendotu, eta aintzat hartu ahalegina egitea eta zailtasunak
gainditzea, bai eta haurraren lorpenak ere.
-Motibazioaren
garrantzia azpimarratu.
*Gure
hausnarketa:
Gure
taldeak curriculum honen inguruan hausnarketa bat egitea pentsatu
dugu. Gure ustez, dekretu honen planteamendua oso egokia da. Ideia
guztiak jorratzen dituelako eta hauek haurraren garapenerako
beharrezkoak direlako. Baloreekiko ere planteamendu osatua dagoela
uste dugu. Baina, gure iritziz, dekretu baten planteamendua
aplikatzeko da. Eta argi dago, hainbat ikastetxek ez dituztela pausu
hauek betetzen. Horregatik gure aldarrikapen bakarra honakoa
litzateke: planteamendu honen aplikazioa erregulatzen duen lege
zorrotzago bat egotea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario