Atzo balitz bezala gogoratzen dugu Haur Hezkuntzako gela. Nahiz eta eskola desberdinetara joan, analisi sakon bat egin eta gero, antzeko metodologia, ebaluaketa, antolaketa etab genituela ondorioztatu dugu.
Metodologiari dagokionez, banakako askatasuna, joko sinbolikoak eta errepikapena ziren erabilitako baliabideak. Esaterako, marrazki libreak egitea (banakako askatasuna), aita-amaren rolak (joko sinbolikoa) eta abestiak (errepikapena).
Curriculuma ebaluatzeko momentuan bi motatako txostenak daude, irekiak eta itxiak. Nahiz eta bi mota egon, biak hiru arlo hauek jorratzen dituzte: Nortasuna eta autonomia pertsonala, Inguru sozial eta fisikoa eta Komunikazioa eta errepresentazioa.
Esan beharra dago, arlo hauetaz gain curriculum itxiak beste arlo batzuk ebaluatzen dituztela: Ohiturak eta Jarrera.
Bestalde, baliabideetan murgilduz, hauek anitzak direla ikusi dugu: margoak, txontxongiloak, musika tresnak, ipuin kontalariak, txangoak, plastilina, panpinak, mozorroak...
Gure klasearen espazio, antolaketa eta denborari erreparatuz, gela txokoetan banatuta zegoen eta hainbat txoko bereizten ziren. Txoko hauek 4-6 pertsonetakoak ziren eta aldatzen joaten ziren asteko egunaren arabera. Gainera, psikomotrizitate edo musika genuenean klasez aldatzen ginen. Batzutan, gure mahai eta ahulkietatik altxa eta borobil batean esertzen ginen klase erdian.
Jolasteko eta ikasteko denbora banaturik zegoen baina batzutan biak batera ematen ziren gure geletan.
Laburbilduz, Haur Hezkuntzan, talde lana, margotzen, irakurtzen, ahoskatzen, letrak marrazten, besteak laguntzen eta laguntza jasotzen ikasi genuen. Honetaz gain, psikomotrizitate fina eta zurruna landu genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario