Hezkuntza
sistemaren inguruko bideoak ikusi eta gero hainbat pentsamendu eta
iritzi etorri zaizkit burura.
Argi
dago hezkuntzak historian zehar etengabeko aldaketetan egon dela gaur
egungo hezkuntza sistema osatu arte.
Nire ustez aldaketa eta berrikuntza hauek ez dira nahikoak izan, gaur egungo sistemak gabezi eta arazo handiak dituelako. Gainera, erreforma hauek hezkuntza sistema hobetu beharrean aurkako helburua lortzen dute.
Honetaz
gain, hezkuntza sistemak gizartearen garapenari ez dela egokitzen
pentsatzen dut.
Ez da
bidezkoa sistema honek haurren beharrei ez erantzutea eta ikasle
azkarrenak premiatzea, gainontzekoei garrantzia kenduz eta
konpetitibitatea sustatuz.