Ikaskuntza
gaur egun dena izatera iritsi arte berrikuntza asko jaso dituela ukaezina da eta
horietatik batzuk baliagarriak direla ere. Baina bideoan agertzen denarekin
guztiz ados nago eta bat nator. Izan ere, hezkuntza berri eta eroso baten bila
daude denbora guztian eta alde batera uzten dute ikasleen benetako beharrak.
Esaterako
bizitzan hain garrantzitsuak diren gauzei; emozioak, baloreak.. garrantzia kentzen die eta
matematikan, plastikan eta halako gauzetan zentratzen dira. Lehen aipatu
bezala, irakasleak ez dira umeen beharretara egokitzen, beraz dena sozialki
egitean lehiakortasuna sustatzen dute hoberenak sarituz eta hain onak ez
direnak alde batera utziz. Horrekin lortzen den bakarra onenak bakarrik ikastea
da.
Bukatzeko,
nire iritziz, esan beharra daukat sistema honek planteatzen duen hezkuntza ez
dagoela guztiz gaizki baina gauza asko dituela hobetzeko. Izan ere, ikasleak
porrot egiten duenean edo nota txarrak ateratzen dituenean, ikasleari botatzen
diogu erru guztia irakasleaz ahaztuta. Horregatik uste dut, ikasleak porrot
egiten duen guztietan ez dela bere errua , agian ez du behar duen atentzioa
jaso irakasgaia aurrera eramateko eta dena ez luke azkeneko emaitza baten menpe
egon behar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario