Hezkuntzari
buruzko bi
bideo
ikusi
eta gero, haien inguruan honako hausnarketa egin dut.
Erabat
ados nago bertan esandakoarekin. Izan ere gaur egungo hezkuntza
sistema ez da bidezkoa. Aldaketa eta berrikuntza pila sartzen
saiatzen dira baina ez dira beetako arazoetan zentratzen. Heziketa
alde batera pasa da eta orain “arrakastatsuak” dira hezkuntza
sisteman “bizirauten” dutenak. Hezkuntza sistema asko aldatu da
eta jada ez da esandakoa sustatzen. Gaur egungo haurrak lehiakortasun
eta ezberdintasun printzipioekin hezten dira. Guzti hau kalifikatze
eta ebaluatze sistemarengatik da. Honek lehen aipatutako
arrakastatsuak onuratzen ditu eta zailtasunak dituztenak erabat
desmotibatzea lortzen du.

Nire
ustez haur bakoitzaren interesak, gaitasunak, gustuak eta beharrak
kontuan hartu behar dira bai berak jaso beharreko hezkuntza
determinatzeko eta bai hori ebaluatzeko. Horrek motibazio bikoitza
eskaintzen du. Haurra gustura sentituko da eta ez lekuz kanpo. Ez da
zertan taldetik kanpo sentitu bere gaitasunen arabera ebaluatuko
dutelako.
Nik
beti pentsatu dut gure egungo hezkuntza konduktista honetan zenbait
gauza alferrikakoak direla. Hezkuntzan haurren gaitasunak garatzea
izan beharko luke helburua eta benetan zentratu baliagarria izango
denaren irakaskuntzan.
Azkenik
esan beharra dut bidioetaz
ez
nuela ezer entzun eta oso intresgarriak iruditu zaizkidala.

No hay comentarios:
Publicar un comentario