jueves, 8 de mayo de 2014

Anaren Hausnarketa


Hezkuntza sistemaren inguruko bideoak ikusi eta gero hainbat pentsamendu eta iritzi etorri zaizkit burura.

Argi dago hezkuntzak historian zehar etengabeko aldaketetan egon dela gaur egungo hezkuntza sistema osatu arte.

Nire ustez aldaketa eta berrikuntza hauek ez dira nahikoak izan, gaur egungo sistemak gabezi eta arazo handiak dituelako. Gainera, erreforma hauek hezkuntza sistema hobetu beharrean aurkako helburua lortzen dute.

Honetaz gain, hezkuntza sistemak gizartearen garapenari ez dela egokitzen pentsatzen dut.

Ez da bidezkoa sistema honek haurren beharrei ez erantzutea eta ikasle azkarrenak premiatzea, gainontzekoei garrantzia kenduz eta konpetitibitatea sustatuz.



Azkenik, nire ustez, gaur egungo hezkuntza sistema ez dago orekatuta, hobetzeko arloak gehiagoak direlako ondo daudenak baino.

Askotan, irakasle-gurasoen arteko harremana ez da gauzatzen eta hau ezinbestekoa da umearen garapena jarraitu ahal izateko. Honetaz gain, ikasleak motibatuak egon behar dira ikaskuntza prozesua aurrera eramateko baina zoritxarrez hau ez da askotan gertatzen ikasleen porrot kopurua handia delako.

Porrot honetan irakasleak rol garrantzitsu bat jokatzen dute. Sarritan gelakide gehienak ez dute emaitzak honak lortzen eta irakasleak umeengan uzten du erru guztia. Egoera honen aurrean egokia izango litzake irakasleak hausnarketa bat egitea eta planteatzea agian berak gauzak gaizki egiten ari dela.

Erreforma hauek hezkuntza sistema hobetu beharrean aurkako helburua lortzen dute.

Hezkuntza sistemak ez da gizarteari egokitzen ezta honen garapenari ere.






No hay comentarios:

Publicar un comentario