viernes, 2 de mayo de 2014

Lauraren Hausnarketa


Gure gizarteak etengabeko berrikuntzak jaso ditu istorian zehar, hala ere, berrikuntza horietako asko ez dira hezkuntza arloan aplikatu. Hezkuntza beti estatuak gidatu du eta irakasleria sistemaren seme izan dela esan dezakegu. Beraz, estatuaren arabera berrikuntza desberdinak eman dira. Hala ere, hezkuntza prozesu mekanikoa izaten jarraitu du; ikaslea esnatu, eskolara joan, hainbat klase izan eta etxera bueltatzen da.

Hezkuntza prozesu mekanikoa denez, ezinezkoa da indibiduala izatea, hau da, ezin da ikasle bakoitzaren beharretara moldatu. Gainera hezkuntza orokorrean aniztasuna erronka bezala ikusi beharrean, zailtasuntzat jotzen duenez, ezin da indibidualtasun hori landu. Horregatik kolektibitatera sartzen gara, lehiakortasuna sustatzen da, batzuk irabazleak eta beste batzuk galtzaileak direlako. Bakoitza zenbaki bat da.




Horretaz gain, esan beharra dago, eskolan gai batzuk bakarrik lantzen direla: matematika, zientziak, hizkuntzak..., beste batzuk ordea alde batera uzten dira, esaterako, emozioak.

Beraz, esan dezakegu, hezkuntzaren funtsa kurtso guztietan dauden azterketak gainditzea dela. Emozioak eta zailtasunak alde batera utziz eta gainditzeko eta nota ona ateratzeko ikasiz.  Askotan ulertzea eta barneratzea alde batera uzten dugu eta emandako edukiak azterketa egunerako papagaio antzera ikasten dugu, benetan zer ikasi dugun jakin gabe.



Laburbilduz, nire ustez gogotsu ikasteko eta bilatzen eta ikertzen jarraitzeko, indibidualtasuna jorratu behar da. Ikasleen egoeren eta gertakizunen berri izan eta edukiak haiei errazago iruditzen zaien eran eman. Guztiak desberdinak gara eta beraz, ikasteko era desberdinak ditugu eta horregatik hezkuntzak aniztasuna izan behar du metodologian: eskemak, hitz klabeak... Gainera, ebaluazioa bakoitzaren gaitasunetara moldatzea erabakikorra iruditzen zait ikasleak gogotsu ikasteko. Baita ikasleak motibatzeko teknikak erabiltzea ere. Azken finean: HAURRA EZ DA HEZKUNTZARA MOLDATU BEHAR, HEZKUNTZA HAURRARI BAIZIK.






No hay comentarios:

Publicar un comentario