jueves, 8 de mayo de 2014

Anaren Hausnarketa


Hezkuntza sistemaren inguruko bideoak ikusi eta gero hainbat pentsamendu eta iritzi etorri zaizkit burura.

Argi dago hezkuntzak historian zehar etengabeko aldaketetan egon dela gaur egungo hezkuntza sistema osatu arte.

Nire ustez aldaketa eta berrikuntza hauek ez dira nahikoak izan, gaur egungo sistemak gabezi eta arazo handiak dituelako. Gainera, erreforma hauek hezkuntza sistema hobetu beharrean aurkako helburua lortzen dute.

Honetaz gain, hezkuntza sistemak gizartearen garapenari ez dela egokitzen pentsatzen dut.

Ez da bidezkoa sistema honek haurren beharrei ez erantzutea eta ikasle azkarrenak premiatzea, gainontzekoei garrantzia kenduz eta konpetitibitatea sustatuz.

viernes, 2 de mayo de 2014

Aneren hausnarketa

Ikaskuntza gaur egun dena izatera iritsi arte berrikuntza asko jaso dituela ukaezina da eta horietatik batzuk baliagarriak direla ere. Baina bideoan agertzen denarekin guztiz ados nago eta bat nator. Izan ere, hezkuntza berri eta eroso baten bila daude denbora guztian eta alde batera uzten dute ikasleen benetako beharrak.

Esaterako bizitzan hain garrantzitsuak diren gauzei;  emozioak, baloreak.. garrantzia kentzen die eta matematikan, plastikan eta halako gauzetan zentratzen dira. Lehen aipatu bezala, irakasleak ez dira umeen beharretara egokitzen, beraz dena sozialki egitean lehiakortasuna sustatzen dute hoberenak sarituz eta hain onak ez direnak alde batera utziz. Horrekin lortzen den bakarra onenak bakarrik ikastea da.


Bukatzeko, nire iritziz, esan beharra daukat sistema honek planteatzen duen hezkuntza ez dagoela guztiz gaizki baina gauza asko dituela hobetzeko. Izan ere, ikasleak porrot egiten duenean edo nota txarrak ateratzen dituenean, ikasleari botatzen diogu erru guztia irakasleaz ahaztuta. Horregatik uste dut, ikasleak porrot egiten duen guztietan ez dela bere errua , agian ez du behar duen atentzioa jaso irakasgaia aurrera eramateko eta dena ez luke azkeneko emaitza baten menpe egon behar. 

Nagoreren Hausnarketa




Hezkuntzari buruzko bi bideo ikusi eta gero, haien inguruan honako hausnarketa egin dut.

Erabat ados nago bertan esandakoarekin. Izan ere gaur egungo hezkuntza sistema ez da bidezkoa. Aldaketa eta berrikuntza pila sartzen saiatzen dira baina ez dira beetako arazoetan zentratzen. Heziketa alde batera pasa da eta orain “arrakastatsuak” dira hezkuntza sisteman “bizirauten” dutenak. Hezkuntza sistema asko aldatu da eta jada ez da esandakoa sustatzen. Gaur egungo haurrak lehiakortasun eta ezberdintasun printzipioekin hezten dira. Guzti hau kalifikatze eta ebaluatze sistemarengatik da. Honek lehen aipatutako arrakastatsuak onuratzen ditu eta zailtasunak dituztenak erabat desmotibatzea lortzen du.

Lauraren Hausnarketa


Gure gizarteak etengabeko berrikuntzak jaso ditu istorian zehar, hala ere, berrikuntza horietako asko ez dira hezkuntza arloan aplikatu. Hezkuntza beti estatuak gidatu du eta irakasleria sistemaren seme izan dela esan dezakegu. Beraz, estatuaren arabera berrikuntza desberdinak eman dira. Hala ere, hezkuntza prozesu mekanikoa izaten jarraitu du; ikaslea esnatu, eskolara joan, hainbat klase izan eta etxera bueltatzen da.

Hezkuntza prozesu mekanikoa denez, ezinezkoa da indibiduala izatea, hau da, ezin da ikasle bakoitzaren beharretara moldatu. Gainera hezkuntza orokorrean aniztasuna erronka bezala ikusi beharrean, zailtasuntzat jotzen duenez, ezin da indibidualtasun hori landu. Horregatik kolektibitatera sartzen gara, lehiakortasuna sustatzen da, batzuk irabazleak eta beste batzuk galtzaileak direlako. Bakoitza zenbaki bat da.


lunes, 7 de abril de 2014

Aurreiritziak eta Lanketa teorikoan oinarritutako gogoeta

Berrikuntza hitza entzuten dugunean, hobekuntzarekin erlazionatzeko joera dugu. Baina ez du zertan horrela izan behar, izan ere, berrikuntza bat onerako nahiz txarrerako izan daiteke. Hezkuntza arloan egiten diren berrikuntzak, hainbat esparrutan aurki daitezke. 

Hona hemen hainbat adibide: