jueves, 8 de mayo de 2014

Anaren Hausnarketa


Hezkuntza sistemaren inguruko bideoak ikusi eta gero hainbat pentsamendu eta iritzi etorri zaizkit burura.

Argi dago hezkuntzak historian zehar etengabeko aldaketetan egon dela gaur egungo hezkuntza sistema osatu arte.

Nire ustez aldaketa eta berrikuntza hauek ez dira nahikoak izan, gaur egungo sistemak gabezi eta arazo handiak dituelako. Gainera, erreforma hauek hezkuntza sistema hobetu beharrean aurkako helburua lortzen dute.

Honetaz gain, hezkuntza sistemak gizartearen garapenari ez dela egokitzen pentsatzen dut.

Ez da bidezkoa sistema honek haurren beharrei ez erantzutea eta ikasle azkarrenak premiatzea, gainontzekoei garrantzia kenduz eta konpetitibitatea sustatuz.

viernes, 2 de mayo de 2014

Aneren hausnarketa

Ikaskuntza gaur egun dena izatera iritsi arte berrikuntza asko jaso dituela ukaezina da eta horietatik batzuk baliagarriak direla ere. Baina bideoan agertzen denarekin guztiz ados nago eta bat nator. Izan ere, hezkuntza berri eta eroso baten bila daude denbora guztian eta alde batera uzten dute ikasleen benetako beharrak.

Esaterako bizitzan hain garrantzitsuak diren gauzei;  emozioak, baloreak.. garrantzia kentzen die eta matematikan, plastikan eta halako gauzetan zentratzen dira. Lehen aipatu bezala, irakasleak ez dira umeen beharretara egokitzen, beraz dena sozialki egitean lehiakortasuna sustatzen dute hoberenak sarituz eta hain onak ez direnak alde batera utziz. Horrekin lortzen den bakarra onenak bakarrik ikastea da.


Bukatzeko, nire iritziz, esan beharra daukat sistema honek planteatzen duen hezkuntza ez dagoela guztiz gaizki baina gauza asko dituela hobetzeko. Izan ere, ikasleak porrot egiten duenean edo nota txarrak ateratzen dituenean, ikasleari botatzen diogu erru guztia irakasleaz ahaztuta. Horregatik uste dut, ikasleak porrot egiten duen guztietan ez dela bere errua , agian ez du behar duen atentzioa jaso irakasgaia aurrera eramateko eta dena ez luke azkeneko emaitza baten menpe egon behar. 

Nagoreren Hausnarketa




Hezkuntzari buruzko bi bideo ikusi eta gero, haien inguruan honako hausnarketa egin dut.

Erabat ados nago bertan esandakoarekin. Izan ere gaur egungo hezkuntza sistema ez da bidezkoa. Aldaketa eta berrikuntza pila sartzen saiatzen dira baina ez dira beetako arazoetan zentratzen. Heziketa alde batera pasa da eta orain “arrakastatsuak” dira hezkuntza sisteman “bizirauten” dutenak. Hezkuntza sistema asko aldatu da eta jada ez da esandakoa sustatzen. Gaur egungo haurrak lehiakortasun eta ezberdintasun printzipioekin hezten dira. Guzti hau kalifikatze eta ebaluatze sistemarengatik da. Honek lehen aipatutako arrakastatsuak onuratzen ditu eta zailtasunak dituztenak erabat desmotibatzea lortzen du.

Lauraren Hausnarketa


Gure gizarteak etengabeko berrikuntzak jaso ditu istorian zehar, hala ere, berrikuntza horietako asko ez dira hezkuntza arloan aplikatu. Hezkuntza beti estatuak gidatu du eta irakasleria sistemaren seme izan dela esan dezakegu. Beraz, estatuaren arabera berrikuntza desberdinak eman dira. Hala ere, hezkuntza prozesu mekanikoa izaten jarraitu du; ikaslea esnatu, eskolara joan, hainbat klase izan eta etxera bueltatzen da.

Hezkuntza prozesu mekanikoa denez, ezinezkoa da indibiduala izatea, hau da, ezin da ikasle bakoitzaren beharretara moldatu. Gainera hezkuntza orokorrean aniztasuna erronka bezala ikusi beharrean, zailtasuntzat jotzen duenez, ezin da indibidualtasun hori landu. Horregatik kolektibitatera sartzen gara, lehiakortasuna sustatzen da, batzuk irabazleak eta beste batzuk galtzaileak direlako. Bakoitza zenbaki bat da.


lunes, 7 de abril de 2014

Aurreiritziak eta Lanketa teorikoan oinarritutako gogoeta

Berrikuntza hitza entzuten dugunean, hobekuntzarekin erlazionatzeko joera dugu. Baina ez du zertan horrela izan behar, izan ere, berrikuntza bat onerako nahiz txarrerako izan daiteke. Hezkuntza arloan egiten diren berrikuntzak, hainbat esparrutan aurki daitezke. 

Hona hemen hainbat adibide: 

lunes, 10 de marzo de 2014

Aurreiritziak

Lehenik eta behin, programazioaren zein lekutan aurkitzen diren argitzea beharrezkoa dela uste dugu. Aurreko irakasleak zer eta noraino irakatsi duen baita datozen egunetarako zer irakaste planteatuta zeuden azaltzea ere. Hori eguneroko antolaketarekin, hau da, egun bakoitzean zer egin azaltzen duen programa moduko batekin.
Bestalde, gelaren ezaugarri orokorra eta espezifikoaren berri izatea ezinbestekoa dela deritzogu. Oso garrantzitsua da

Curriculum ezkutua/formala

Hiru curriculum mota daudela ikusi dugu. Lehena curriculum formala izango litzateke, non bertan ikasketa planak sartzen diren; honek, curriculum baten dokumentazio izaera islatzen du, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren programazioa izanik. Batez ere, helburu, eduki eta ekintzak zehazten ditu. Bigarrena, curriculum erreala litzateke, non curriculum formala praktikan jartzean datzan. Beraz, errealitatean programarekin gertatzen dena azaltzen digu, ikasgelaren beharretara egokitzean aldaketak ematen baitira curriculumean. Eta azkenik, curriculum ezkutua. Hau curriculum formal eta errealaren arteko tentsioa interpretatzean datza. Bertan, curriculum formalean agertzen ez bada ere, errealitatean haurrari nahigabe transmititzen zaiona sartzen da. 
Argazki hauetan adibideak ikus ditzakegu:

Curriculum ezkutua:





Curriculum formala:


miércoles, 26 de febrero de 2014

Argazkiak

argazki didaktika by raccoonga2

Erreformei buruzko hausnarketa.

Gure gizartean betidanik aldaketa edo erreforma sakonak bizi izan dira. Hezkuntza arloan bereziki asko izan dira eta aldaketa handiak ekarri dituzte. Esaterako, emakumearentzako hezkuntza edota Autonomi Erkidego bakoitzak bere curriculuma moldatzeko eskubidea.
Baina aipatzekoa da, erreforma hauek politikaren esku egon direla erabat. Hau da, boterean zegoen alderdiak bere ideologia bultzatu nahian edo bere helburuak betetzearren legeak aldatu dituzte erreformei bidea irekiz.
Hala ere, gaur egungo erreformek ez dute hobekuntzarik ekarri. Esaterako, puri-purian dagoen LOMCE legea. Lege honekin batera, Espainiako Hezkuntza Sisteman hainbat urteko atzera-pausoa eman dela esan dezakegu.

lunes, 24 de febrero de 2014

Freireren pentsamenduari buruzko hausnarketa.

Freireren teorian eraldaketa eta aldaketa soziala dira ardatz. Bere pedagogia ez da egokitzapenerako izango, eraldakuntzarako baizik, bere pentsamenduak muga ugari gaindituko dituelarik. Gizakia etengabe dago ikasten eta ikaskuntza horrek egiten gaitu bukatugabe. Horrek beti eraldatzeko zerbait badagoela adierazten du. 

Beraz, ikastea eraikitzea eta berreraikitzea izango da. Guzti honekin esan nahi duguna da, hezkuntzak gizartea aldatzen lagunduko duela. Hau da, hezkuntzak ez duela zuzenean mundua aldatzen baizik eta zeharkako eragin bat duela. Zeharkako eragin horrek pertsonen formakuntzan datza eta pertsona hauek izango dira mundua aldatu dezaketenak. 

Beraz, hezkuntzak, zuzenean ez bada ere mundua aldatu dezake.

Dekretuari buruzko galderak

Didaktika Galdera Blog by raccoonga2

Bilakaera

bilakaera didaktika

lunes, 17 de febrero de 2014

Gure aurkezpenari buruzko hausnarketa

Guri egokitutako epean, argi eta garbi ikusten dira hezkuntza arloan egindako aldaketak. Diktaduran inposatutako hainbat betebehar alde batera utzi eta askatasuna nabarmentzen da demokrazian. Autonomi erkidegoei haien curriculuma moldatzeko askatasuna emango die demokraziak. Gainera, testuliburu edo baliabide eta metodologia askatasuna aldaketa handia izan zen hezkuntzarentzat.
Beraz, esan dezakegu, demokraziak, guztion iritzia kontuan hartzen duela eta hezkuntzan islaturik ikusten dela. Iritzi hauek legea errespetatuz, noski.

Aurkezpena

Gu Nagore Ane Ana eta Laura gara eta 7. taldea osatzen dugu. Guri Demokrazia garaiko legeak errepasatzea eta azaltzea egokitu zaizkigu. Nagorek historia azalduko digu, Anek garai honetan hezkuntzan emandako aldaketa nagusiak azalduko ditu eta Anak eta Laurak legeak komentatuko dituzte.

Esan bezala guri demokrazia garaiko aroa azaltzea egokitu zaigu. Dakigunez, demokrazioa Franco hil ondoren hasi zen transtsizioa deritzogun epe historikoarekin. Francoren heriotzaren ondoren, Espainiako estatu burua zen Juan Carlos erregeak Adolfo Suarez presidente izendatu zuen. Epe honetan Konstituzio demokratiko bat diseinatu zen eta erreferendum baten bidez aprobatu zuten alderdi politiko gehienek. 1978. urtean, lehen hauteskunde demokratikoak konbokatu ziren eta Union centro demokratiko izan zen garaie 6 urtez.

lunes, 10 de febrero de 2014

Dekretuaren sintesia

*Curriculumaren aldaketa nagusiak:

-Curriculum aldaketa :baliagarriagoa eta zorrotzagoa
-Euskarari lehentasuna

*Curriculumaren barruan alderdi hauek jorratu:

Oroitzapenak

Atzo balitz bezala gogoratzen dugu Haur Hezkuntzako gela. Nahiz eta eskola desberdinetara joan, analisi sakon bat egin eta gero, antzeko metodologia, ebaluaketa, antolaketa etab genituela ondorioztatu dugu.

lunes, 3 de febrero de 2014

Curriculuma

Curriculumaz hitz egiten ari garenean, helburuaz, metodologiaz, edukiez, balorez, ebaluaketaz... hitz egiten ari gara gehienbat. Curriculuma irakaskuntzan oso garrantzitsua da eta bertan arazo bat suertatzean, lehenik metodologia, temporalizazioa...aldatuko genuke. Bestalde, aldatu beharreko azken gauza helburua izango litzateke. Izan ere, irakasleak zerbait esplikatu eta umeak ulertzen ez badu beste era batera eta lasaitasunez azaldu beharko genioke eta ez gertatzen ohi den bezala , altuago edo hitzen ordena aldatuz. Gainera, ikasleen arteko laguntza beharrezkoa da irakasleak esandakoa beste era batera esateko eta argiago uzteko bere ikaskideen aurrean.

Sagutxoak

Ipuin hau irakurri ondoren, ideia nagusi batzuk azpimarratzekoak direla uste dugu. Guztiok zenbait egoeraren aurrean, akomodatzeko eta ohitzeko joera dugu eta ez dugu beste irtenbideetan pentsatzen. Egoera horietara akomodatzen garenean eta horien falta sumatzen dugunean beldurra sentitzen dugu. Baita zerbait berriaren bila abiatzerakoan ere.
Hori ekiditeko eta erosotasun horretan ez erortzeko argi ikusi dugu: Irakasle batek etengabeko formakuntzan egon behar dela. Berritzailea izan behar duela. Gainera, haurrak gidatu eta burujabe bihurtu behar ditu, hau da, ez die gauza guztiak eginda eman behar. 
Laburbilduz, irakasle izatearen muina esplorazioa da, esplorazio propioa nahiz gure ikasleena.




GURE BLOGGAREN HASIERA-

EHU-ko Haur Hezkuntzako graduko ikasleak gara. Didaktikako ikasgaian blog honi hasiera emateko eskatu digu irakasleak. Beraz, etengabeko formakuntza eta teknologia berriak direla-eta interesgarria dela iruditu zaigu gure taldeko lau kideei. 
Gure taldearen izena raccon denez, gure blogari izen bera ematea erabaki dugu. Gure taldeko kideak Ana Sarasola, Ane Lasa, Laura Hernandez eta Nagore Gonzalez gara. Blog honek gure lan guztiak eta hausnarketak bilduko ditu. Ondo egitea eta prestatzea espero dugu gauza hauetan berriak garenez gero.

Agur bero bat,

Ana, Ane, Laura eta Nagore.